InformPack proiektua EIT Foodek kofinantzatu du Europar Batasunaren funtsen laguntzarekin. Proiektu horren bidez aztertu nahi da kulturen artean zer diferentzia hautematen diren eroste- eta ezabatze-ereduetan, elikagaien ontziratzearen arabera kontsumitzaileek egiten duten produktu-hautapenean. Egiten diren aurkikuntzetatik abiatuta ekintzak, tresnak eta estrategiak sortuko dira, portaera publikoan eragina izango dutenak, eta, elikagaiak ontziratzeko Europako ekosistema jasangarriago baterako trantsiziora bidean, soluzioak emango dituztenak.

Ekintza, tresna eta estrategia hauek aipa ditzakegu:

(i) Konpromisoa eskatzen duten jarduerak eta sustatze-estrategiak sortzea, kontsumitzaileengan ardaztuak eta herrialde bakoitzera egokituak, egitateetan eta ontziratze-adituek emandako datu zientifikoetan oinarrituak.

(ii) Baterako sorkuntzaren bidez, elikagaiak ontziratzeko ekintza berritzaile espezifikoetarako balia daitezkeen ideiak sortzea, eta, era horretan, herrialde bakoitzeko arazoak, publikoaren eskaerak eta industriaren beharrak erakustea.

Gure ikuspegia

Bitarteko gisa baterako sorkuntza erabiliz, elikagaiak ontziratzearen arloan ekintza berritzaile espezifikoetarako balia daitezkeen ideiak sortzea, eta, era horretan, herrialde bakoitzeko arazoak, publikoaren eskaerak eta industriaren beharrak erakustea.

InformPacken ikuspegia transkulturala da, eta, aldi berean, kontuan hartzen ditu elikagai-ontzien arloan Europako herrialde bakoitzak dituen berezitasunak, hala nola eskuragai dauden produktuen aukerak eta herrialde bakoitzeko ontzi-merkatuak; elikagai-ontziekin lotutako arazo publiko berriak; eskuragarri dauden sistemak; eta komunikazio publikoko baliabideak eta formatu gogokoenak.

Imagen que contiene Diagrama

Descripción generada automáticamente

Jendearen kezkak eta galderak entzuten ditugu:

Ontziak aukeratzearen eta ezabatzearen inguruan dituzten sineste, jarrera eta arazoak kontatzen dizkigute kontsumitzaileek; haietaz baliatuz sortuko ditugu kanpainetako gaiak eta haiek hedatzeko formatuak.

Proiektua 2022an hasi zen. Hiru urte iraungo du eta sei bazkide ditu: Aarhus Unibertsitatea, VTT, BIOAZUL, MASPEX, Poloniako Zientzien Akademiako Animalien Ugalketa eta Elikagaien Ikerketarako Institutua, Readingeko Unibertsitatea eta EROSKI.