EROSKI-K frankizia erako beste supermerkatu bat inauguratu du Araban, Langraiz Oka herrian

Frankizia erako denda berriak elikagai zerbitzu osoa emango die kontsumitzaileei fabrikatzaileen markekin, kalitatezko marka propio batekin eta freskoetan duen lidergoarekin
EROSKIk aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. Gauzak horrela, 250 inaugurazio baino gehiago izan dira joan deneko bost urtean
Kooperatibak eusten dio CEAJErekin duen lankidetza hitzarmenari, enpresaburu gazteen eta autonomoen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko
EROSKIk frankizia erako beste supermerkatu bat inauguratu du Martxoak 8 “Emakume langilea” kaleko seigarrenean, Arabako Langraiz Oka herrian. EROSKI/City izenekoa da saltokia, eta, bezeroarenganako arreta pertsonalizatuagoa eman ez ezik, tokian tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde apustu indartsua egingo du; horretaz gainera, elikagai osasungarriak sustatuko ditu, eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko ditu eguneroko erosketetan. Saltokiak zazpi langile izango ditu.
Supermerkatuak produktu sorta zabala eskainiko du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 270 metro koadro ditu. Horretaz gainera, elikagai freskoen eskaintza zabala edukiko du; bereziki, sasoian sasoiko eta tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute, produktu ekologikoen sorta zabalagoa izango baita. Bezeroek arreta pertsonalizatua izango dute harategian eta urdaitegian. Saltokiak, era berean, ogiak eta opilak izango ditu, labe propioan egin berriak, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.
Hilero-hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere. 178.520 kontsumitzaile baino gehiago dira kooperatibako Bezero bazkideak, eta EROSKI Cluben abantailak ikusten ari dira dagoeneko Araban.
30 frankizia inauguratu ditu urteko lehen seihilekoan
EROSKIK 30 frankizia inauguratu ditu urteko lehen seihilekoan. Hedapen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatzeko ekimenaren bitartez, bultzada indartsua hartu du EROSKIren Zurekin eredu komertzialak, belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituenak.
Era berean, aurreko urteetako irekieren erritmoari eutsi dio, 250 inaugurazio baino gehiago egin baititu joan deneko bost urtean. Gauzak horrela, urte amaieran, frankizia erako 577 supermerkatu zituen, eta sarearen salmentak bikainak izan dira, %14ko hazkundea izan duelarik pandemiaren aurreko 2019ko salmentekin alderatuta. Hala, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante.
Lankidetza hitzarmena
Kooperatibak lehengo lankidetza hitzarmenari eusten dio Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE), enpresari gazteen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko. Hitzarmen horren bitartez, ekintzailetzarekin duen konpromisoa indartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.
Compartir en: