Gure hornitzaileen balorazioa hobetu egin da 2024an: kudeaketan eta lankidetzan egin ditugun aurrerapenak nabarmentzen dituzte

“Voice of the Consumer 2024” (Kontsumitzaileen ahotsa 2024) izeneko txostenak Advantage Insights aholkularitza enpresak egiten duenak, hobekuntza bat nabarmentzen du EROSKIren eta hornitzaileen harremanean: hornitzaileek positiboki baloratu baitituzte harremanaren eta lankidetza prozesuen kudeaketa eta hobekuntza. Azterketa horretarako, inkestak egin dizkiete Espainian eta Portugalen kontsumo handiaren sektorean diharduten 637 hornitzaileri eta lurrindegiri, eta giltzarri diren eremuak eta hobekuntza aukerak identifikatu dituzte. Horretaz gainera, 2024an, salmenta puntuan dagoen esperientzia baloratzeko neurketa berriak sartu dituzte.
“Ebaluazio orokorrean, lehiakorrak agertu gara, beste retailer batzuekin konparatuta”.
30 errendimendu adierazlerekin baino gehiagorekin ebaluatu ondoren, aurrerapen nagusiak, geure hornitzaileen iritzian, batez ere logistikan, trade marketinean eta zerbitzuaren kalitatean egin ditugu. Ebaluazio orokorrean, lehiakorrak agertu gara, beste retailer batzuekin konparatuta.
Zuen iritzia giltzarri da beti gure harreman komertziala optimizatzeko eta merkatuan dugun lehiakortasuna indartzeko orduan.