FOODRUS Europako bederatzi eskualdetan ari da lanean elikagaien alferreko galeraren arazoari heltzeko, horretarako elikadura-sistema erresilienteak sortuz. Hori lortzeko, proiektuak 23 soluzio zirkular probatuko ditu lankidetza bidezko zenbait berrikuntza-moduren bidez: teknologikoa (elikagaien murriztea eta alferrik galtzea kudeatzeko blockchain soluzioak), soziala (kontsumo-ohitura jasangarriak sustatzeko herritarrei zuzendutako hezkuntza-materialak eta zientzia-jarduerak), antolamendukoa (zero kilometroko sareak tokiko kontsumoa eta dohaintza sustatzeko) eta fiskala (‘Pay As You Throw’ eskema berriak).

Irtenbide berritzaile horiek eragile guztiak ahaldunduko dituzte, eta tokiko elikadura-sistemetan inplikaraziko: bai nekazariak, bai azken kontsumitzaileak, bai gainerako guztiak. Horrek eragile anitzeko aliantza bat eraikitzea ahalbidetuko du, haren bidez elikagaiak murrizteko eta alferrik galtzeko erronkari aurre egiteko.

FOODRUSek hiru erakuste-gunetan probatuko ditu soluzio horiek: haragia eta arraina ardatz dituen Danimarkako proba pilotu bat, ogiaren balio-katea aztertuko duen Eslovakiako proba pilotu bat eta barazkiak eta prestatutako entsaladak ardatz dituen eskualdearteko Espainiako proba pilotu bat.

Espainian (EBn elikagaiak alferrik gehien galtzen duten herrialdeetan zazpigarrena), elikagai-hondakinen % 80 fruta eta barazki freskoak dira. Elikagaien xahutze horren ia heren bat ekoizpen primarioan sortzen da; etxeetan, berriz, ia bosten bat.

icon-salad

Horrek agerian uzten du inefizientzia asko gertatzen direla fruta eta barazkien elikagaien balio-kate osoan. Espainiako proba pilotua eskualde arteko erakustaldi bat da, eta bertan elikagaien fluxua aurkezten da Nafarroako etxaldeetatik hasi eta EAEko hondakin-edukiontzietara (Zamudioko udalerrian) eta horren osteko konpostatzera heldu arte. Proba pilotuaren oinarria da prestatutako entsaladen prozesatze- eta kontsumo-patroiak lantzea, balio-katean zeharreko elikagaien murriztea eta alferrikako galera gutxiagotzeko.

FOODRUS proiektuak Europako 10 herrialdetako 27 kide ditu eta Deusto Unibertsitateak kudeatzen du.

Jarraitu proiektuaren komunikabide sozialen kanalei: TwitterLinkedIn eta YouTube