Udako hilabeteek joera bat markatzen dute, Espainiako familiek gehiago gastatzen baitute sasoiko produktuetan. Horrela erakusten du Udako Kontsumo Ohituren Azterketak. Lan horretan azaltzen da ekainean, uztailean eta abuztuan egiten diren gastu guztien %18 udako kategorietan biltzen direla, hala nola fruta, eguzkitako kremak, izozkiak, garagardoa eta freskagarriak.

Produktu horietan egiten den gastua igotzearekin batera, igo egin ohi dira bezeroak erosten dituen unitateak (%10,8) eta egiten dituen erostaldiak (%9,1), hileroko tiketa batez beste ia 385 eurokoa delarik garai hauetan. Urtaro honetako eboluzioa ez da berdin banatzen soslaiei begiratzen badiegu: lagun bakarreko etxeetan, adibidez, 1,5 gehiago gastatzen dute urteko batezbestekoa baino kategoria horietan; seme-alabak adinez nagusi dituztenen familietan, berriz, 600 eurotik gorakoak dira hileko.

“43 milioi eurotik gorako inbertsioa aktibatu dugu udarako sustapen espezifikoekin, eta marka propioko 100 produktu atera ditugu udako sasoirako”.

EROSKIn, garai honetako salmentak gogor dinamizatzeko apustu bihurtu dugu informazio hori. Horretarako, 43 milioi eurotik gorako inbertsioa aktibatu dugu udako sustapen jakinetarako. Ekintzen artean daude 2×1 eta 3×2 eskaintzak, deskontuak bigarren unitateetan, kupoi digitalak eta fisikoak, zozketak eta opariak. Horretaz gainera, marka propioko beste 100 produktu atera ditugu, udako sasoirako bereziki pentsatuak. Salmenta kanalei dagokienez, hipermerkatuek eta supermerkatuek biltzen dute udako salmenta hazkundearen parterik handiena, hurrenez hurren %51 eta %45 handitzen zaizkielarik sasoiko produktuetan. Online kanala ere handitzen ari da, eta erakusten du kontsumitzaileak gero eta konektatuago eta erosoago daudela erosketa digitalekin, baita udan ere.