“Hornitzaile Jasangarriak” gaitzeko programaren bigarren aldiak, Mundu Ituna bultzatzaile duenak eta tokiko hornitzaileei lagun egiteko gure programaren bitartez sustatzen dugunak, emaitza nabarmengarriak iritsi ditu. 2024ko martxotik irailera, guztira 33 hornitzailek, izena eman duten 35 pertsonaren partaidetzarekin, formakuntza osatu zuten Galizian eta EAEn, eta iraunkortasunarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin duten konpromisoa sendotu zuten.

Programa hori espezifikoki diseinatuta dago 10-250 langile dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, eta ezagutza praktikoak eta tresnak ematen ditu jasangarritasunaren alorrean dauden erronka giltzarriei heltzeko. Sei hilabetez, partaideek 40 ordu inguru eman zituzten ikasten (astean ordu bat eta erdi) karbono aztarna nola kalkulatu, genero indarkeriaren alorreko gaiak, gobernantza korporatiboa nola eraman eta GJHen oinarriak zein diren.

“Ekimen horrek jasangarritasunaren alor giltzarriak indartzen ditu, eta azpimarra jartzen du enpresa hornitzaileek eredu arduratsuagoetarantz egin dezaten ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren esparruetan”.

Programaren lehen urtea, 2023an egina, esklusiboki Euskal Autonomia Erkidegoan eman zuten, eta 28 enpresa parte hartzaile eta 30 izen emate izan ziren. Bigarren aldi honetan, Galiziara zabaldu dute; horrek erakusten du tokiko hornitzaileen harrera eta interesa handitzen doazela eta beren negozioetan jardunbide jasangarriak txertatu nahi dituztela.

Programaren hirugarren aldian, Nafarroako, Aragoiko, EAEko eta Galiziako hornitzaileetara iritsiko da. Ahalegin horrekin, asmoa da tokiko hornitzaileen gaitasunak indartzea, eta ziurtatzea behar diren tresnak dituztela eredu jasangarriak ezarri eta sustatzeko.

EROSKIk beste behin jarri du bere konpromisoa tokiko komunitateen garapenaren alde, nola eta jasangarritasuna ardatz estrategiko gisa sustatuta bere harreman komertzialetan, eta hala enpresa ehuna indartuta. Programa hori bistako adibide bat da nola enpresek elkarri lagundu ahal dieten lurraldean inpaktu positiboa eta iraunkorra sorrarazteko.