EROSKIren 2024ko ekitaldia hornitzaileekin | Eskertza bideoa

Ver vídeo

EROSKI osatzen dugunontzat mugarri garrantzitsua izan den ekitaldi berezi baten berri eman nahi dizuegu, laburpentxo bat egin. Bilbon elkartu ginen elikadura industriako 300 hornitzaile baino gehiagorekin, elkarrekin dugun etorkizunari buruz hausnartzeko. Halaber, Jordi Hereu Industria eta Turismo ministroak eta Bittor Oroz Eusko Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Politikako sailburuordeak ere parte hartu zuten ekitaldian, eta ohore handia izan zen hori; sektoreko pertsona garrantzitsuenak ere gurekin izan ziren. Ekitaldian, datozen hiru urteetarako ildo estrategikoak aurkeztu genituen: plan berriak gure sustraiak eta balioak indartuko ditu, eta gure eginkizuna berrituko du, etorkizun oparo eta jasangarri batean ‘Sortzeko eta Hazteko’. Izugarri eskertzen diegu ekitaldira bildu zirenei eta beren ideiak plazaratu zituztenei. Gurekin egon ezin izan zutenen falta ere sumatu genuen, eta horregatik, ekitaldiaren bideo hau partekatu dugu; gure helburua eta konpromisoa izan ditugu hizpide bideoan: enpresaren arrakasta eta inguruan aberastasuna sortzeko ahalegina uztartzea, kontsumitzaileak asebeteta geratzen direla ziurtatuz eta elikadura osasungarria sustatuz. Gure bidelagun izateko gonbita egin nahi dizuegu, etorkizun jasangarriago eta oparoago bat lortzeko bidean. Eskerrik asko bidaia honen parte izateagatik.