Zurekin, ingurumena zaintzen dugu
Ingurumena eta biodibertsitatea babestea oso garrantzitsua da EROSKIk bere inguruarekin daukan konpromisoaren baitan. Horrez gain, 10 Konpromisoak Osasunaren eta Jasangarritasunaren ekimenaren barne, gure bezeroei eta langileei bizi-ohitura jasangarriagoak eman nahi dizkiegu. Horregatik guztiagatik, ingurumen-boluntariotzako hiru ekintza abiarazi ditugu 2021eko udazkenerako, WWFrekin elkarlanean.
EROSKIren eta haren bezeroen elkartasunari esker, 2021eko ekaineko Zentimo Solidarioak programaren bidez, hainbat proiektu gauzatu ahalko ditugu, hala nola Ourenseneko Xurés parkean erretako lurzoruak leheneratzea, Elgoibar (Gipuzkoa) baso-zaharberritzea eta Alcudiako L’Estany des Ponts (Mallorca) hezegunea garbitzea.
Zuk ere planeta zaintzen laguntzea nahi dugu, aire zabaleko jarduera horien bidez.
Familiarekin plan desberdin eta jasangarri bat egitea nahi duzu udazken honetan? Zure laguntza izatea nahiko genuke.
Zer boluntariotza-ekintza eskaintzen dizkizugu ingurumena zaintzeko?
Hezeguneak garbitzea Mallorcan
Ingurune naturalean uzten den zaborrak (gaztelaniaz basuraleza gisa ezagutzen denak) kalte konponezina eragiten du ibaietan, itsasoetan eta beste ekosistema batzuetan. Kalkuluen arabera, baliteke hondakin eta mikroplastiko horiek 30 espezie desberdinen habitata andeatu izatea Espainian bakarrik.
Alcudiako L’Estany des Ponts-eko hezegunea (Mallorca) garbitzeko gurekin lan egitera adoretzen zaitugu, WWFren eskutik. Oso gune narriatua da, baina biodibertsitatea kontserbatzeko potentzial handia dauka. Zure zain gaude!
Egin bat ingurumeneko zaborraren aurkako borrokarekin!
- Non: Alcudiako L’Estany des Ponts (Mallorca)
- Topagunea: Jarduera hasi baino hamar egun lehenago jakinaraziko da topagunea*
- Data: Azaroak 26, igandea
- Ordua: 10:00etik 13:30era
- Hizkuntza: Gaztelania
- Tokia: 60 lagun. Adingabe bakoitzak heldu batekin joan beharko du.
Zuhaitzak landatzea Gipuzkoan
Basoetan animalien, landareen eta intsektuen lehorreko espezie guztien % 80 baino gehiago daude. Gainera, zuhaitz bakoitzak 10 kg CO₂ baino gehiago xurgatzen ditu urtean, eta horrek bizi dugun krisi klimatikoa arintzen laguntzen du. Hala ere, urtero bost milioi hektarea basoko azalera murrizten da planetan.
Elgoibarreko bertako (Gipuzkoa) zuhaitz eta zuhaixkak landatzera, basoberritzera eta faunarentzako habitatak sortzeko gurekin lan egitera adoretzen zaitugu, WWFren eskutik. Zure zain gaude!
Egin bat baso-soiltzearen aurkako borrokarekin!
- Non: Elgoibar (Gipuzkoa)
- Topagunea: Jarduera hasi baino hamar egun lehenago jakinaraziko da topagunea*
- Data: Urriak 24, igandea
- Ordua: 10:00etik 13:30era
- Hizkuntza: Gaztelania
- Tokia: 60 lagun. Adingabe bakoitzak heldu batekin joan beharko du.
Lurzoruak leheneratzea Ourensen
2020an soilik, suteek 60.000 hektarea baso suntsitu zituzten Espainian. Landaretza deuseztatzeaz gain, haizeak eta euriak eragindako higaduraren mende uzten dituzte lurzoruak. Horren ondorioz, mantenugaiak eta mikroorganismoak galtzen dira, eta haiek gabe, ezin da landarerik hazi. Hori dela eta, ezinbestekoa da sute baten ondoren lurzorua leheneratzea, etorkizunean sute gehiagorik gerta ez dadin eta baso-soiltzea ekiditeko.
Ourenseko Xurés Parkeko lurzoru erreak zaharberritzeko gurekin lan egitera adoretzen zaitugu, WWFren eskutik. Zure zain gaude!
Egin bat suteen eta baso-soiltzearen aurkako borrokarekin!
- Non: Xurés-ko parkea (Ourense)
- Topagunea: Jarduera hasi baino hamar egun lehenago jakinaraziko da topagunea*
- Data: Azaroak 21, igandea
- Ordua:10:00etik 13:30era
- Hizkuntza: Gaztelania
- Tokia: 60 lagun. Adingabe bakoitzak heldu batekin joan beharko du.
(*) Boluntarioak topagunean jasoko ditugu, eta jarduera egingo den lekura autobusez eramango. Jarduera egiteko behar den materiala eta hornidura txiki bat emango dira topagunean.
(**) Baliteke data aldatzea klima-arrazoiengatik edo COVID-19aren aurkako neurriengatik.
Kontsultak: sostenibilidad@eroski.es | Tel.: 944 943 444
Ekintza honek Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen laguntzen du: