Ospatzeko aitzakia bikoitza dugu; izan ere, urteko Frankiziatzailerik Onenaren saria eman digute, orain berriki, 2024ko Espainiako Frankizien Sariketan, Espainiako Frankiziatzaileen Elkarteak antolatzen duen horretan. Baina hori ez da guztia, zeren eta Pablo Higuero gure frankizia hartzaileak ere atera du urteko Frankiziaturik Onenarena, elikaduraren kategorian.

Sariok aitortza bat dakarte: guk dugun konpromisoa gure frankizia hartzaileak etengabe babestuta eta aholkatuta egon daitezen, eta, era berean, gure frankizia erako denda sarean egiten dugun kudeaketa bikaina. Gure frankizia eredua seigarrenez saritu dute; nazioartean prestigioa duen sariketa da, gainera. Horren helburua da balioan jartzea eta aitortzea negozio modalitate honetan dihardutenek egiten duten lana.

“Frankizia eredu oso lehiakorra eta errentagarria eskaintzen dugu; ildo horretan, lagungarri suertatzen da EROSKIk eta frankizia hartzaileek duten harreman estua”.

Iaz, 53 frankizia inauguratu genituen, eta aurreko urteetan bezala eutsi genion frankizien irekiera erritmo sendoari, izan ere, 300 inauguraziotik gora egin baititugu bost urte honetan. 2025erako, berriz, beste 54 irekiko ditugula iragartzen dugu. “Frankizia eredu oso lehiakorra eta errentagarria eskaintzen dugu; ildo horretan, lagungarri suertatzen da EROSKIk eta frankizia hartzaileek duten harreman estua“. Eredu horrek jarduera handia sorrarazten du bezeroekin eratzen den harreman sakonaren bitartez. Ondorioz, saltzailea bera da negozioaren kudeatzailea; haatik, ez dago bakarrik: atzetik ditu esperientzia handiko profesionalen laguntza eta EROSKI markak ematen duen konfiantza.