Aragoin eta Katalunian egiten ditugun tokiko azokek sendotu egiten dute hurbileko ekoizpenarekin dugun konpromisoa
Orain berriki, harrera handia izan dugu Zaragozan egiten duten tokiko produktuen azokan. Ekitaldira Aragoiko hogei bat ekoizle azaldu ziren, eta balio izan zuen gure produktuen aberastasuna nabarmentzeko eta kontsumoa sustatzeko.
Konpromiso hori Kataluniaraino zabaldu eta finkatu da, Hurbileko Produktuen gainean egiten ditugun Caprabo azoken planaren bitartez. Aurten, espero dugu gure hurbileko produktuak %6 handituko direla han, eta 41 milioi eurotara hurbilduko garela; horrek erakusten du balio estrategikoa duela tokiko produkzioak. Katalunian nekazaritzako elikagaiak ekoizten diharduten hogeita hamar bat ekoizle eta kooperatibak beren produktuak ezagutarazi dituzte Bartzelonako L’Illa Diagonal merkataritza guneko Caprabo supermerkatu berrituan. Saltokia eraberritzen bost milioi euro inbertitu dituzte, eta sendotu egin da hirian duen erreferentzialtasuna.
“Azokak ezinbesteko plataforma dira balioan jartzeko gure produktuen kalitatea, tradizioa eta bikaintasuna”.
Azokak, kontsumitzaileen topaleku ez ezik, plataforma baliagarriak dira elikagaien kalitatea, tradizioa eta bikaintasuna agerian jartzeko. Azokan parte hartuta, lurraldearekin dugun lotura sendotzen dugu, tokiko produktuen sarea indartzen dugu eta laguntzen dugu hurbileko produktuak gure dendetan gehiago sartzen.
Funtsezkoa da eskualdeko eta tokiko produktuaren alde egitea baldin eta eredu iraunkorrago eta errotuago bat lortuko bada. Horrenbestez, jarraituko dugu aurrerantzean ere ekimenok bultzatzen, hurbileko produktuen hazkundea eta ikusgarritasuna ziurtatzeko.