• Aurreko sasoian 342 tona antxoa erostera iritsi zen; horietatik %85 Kantauriko Natur markakoa izan zen, eta MSC zigilu iraunkorrarekin saldu zituen

  • EROSKIren asmoa da Eusko Labela duen Kantauriko Natur antxoaren 100 tona inguru erostea, hau da, Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetan lurreratzen dutena

  • 2017an, EROSKI bihurtu zen Espainian txikizkako lehen banaketa katea, MSC Marine Stewardship Council nazioarteko erakundearen ikuskaritza gainditu zuena; horri esker, ziurtatu ahal du bere zaintza kateko arrain freskoa arrantzaleku iraunkorretatik datorrela

EROSKIk espero du aurten Kantauriko 350 tona antxoa baino gehiago erostea. Aste honetan hasiko da kanpaina, eta ekain erdialdera arte luzatuko da. Aurreko sasoian 342 tona antxoa erostera iritsi zen; horietatik %85 Kantauriko Natur markakoa izan zen, eta MSC zigilu iraunkorrarekin saldu zituen.

Hala, EROSKIk indartu egin du bere lidergoa freskoen eta elikagai arduratsuagoen salmentan, hori baita elikadura osasungarriago eta iraunkorrago baten oinarria, eta Zurekin eredu komertzialaren oinarri nagusia. “Gure dendetan, EROSKI Natur antxoa zaporeagatik eta freskotasunagatik nabarmentzen da, baina batez ere kontsumorako funtsezkoa den gauza bategatik: iraunkortasuna. EROSKIn, konprometituta gaude ingurumenaren alde. Horregatik du gure EROSKI Natur antxoak MSC zigilua. Horrek bermatzen du babestu egiten direla gainerako espezieak eta itsasoaren etorkizuna”, azpimarratu du EROSKIko zuzendari komertzialak, Beatriz Santosek.

Kanpaina honetarako, EROSKIren asmoa da Eusko Labela duen antxoaren 100 tona inguru erostea, hau da, Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetan lurreratzen dutena. Iazko kanpainan 85 tona antxoa baino gehiago erosi zituen ziurtagiri horrekin.

Aurrendaria bere arrandegietan iraunkorraren ziurtagiria erabiltzen
2017an, EROSKI bihurtu zen Espainian txikizkako lehen banaketa katea, MSC Marine Stewardship Council nazioarteko erakundearen ikuskaritza gainditu zuena; horri esker, ziurtatu ahal du bere zaintza kateko arrain freskoa arrantzaleku iraunkorretatik datorrela. EROSKIren arrandegiak pixkanaka joan dira ziurtagiria eskuratzen, eta, gaur egun, 461 arrandegik saltzen dute arrain freskoa zigiluarekin; gainera, zortzi plataformak ziurtagiriak eskuratu dituzte beren zaintza kateetan, eta pisukako arraina MSC zigiluarekin eta GGN hazkuntza-ziurtagiriarekin salduko dute.

MSC ziurtagiriak arrantzalekua bezala berdin ikuskatzen ditu arraina manipulatzeko prozesuan parte hartzen duten enpresak ere, eta, hortaz, bermatu egiten du egokiak direla zigilu urdina duten produktuen trazabilitatea eta zaintza-kate guztiko jarduerak. Zenbait faktore hartzen ditu kontuan arrantzaleku bati iraunkorraren ziurtagiria emateko, hain justu: arrain populazioa, arrantzak habitatean duen eragina eta arrantzalekuaren kudeaketa.

2019an, EROSKI lehen banaketa katea izan zen Espainian eta bigarrena Europan, GLOBALG.A.P. akuikulturako ziurtagiriaren ikuskaritza gainditu zuena. Ziurtagiri horrek zaintza kate osoan bermatzen du arrandegian saltzen dituen espezieak —era horretan hazitakoak— bide seguruak eta jasangarriak erabiliz ekoitzi dituztela.

Compartir en: