• EAEko 351 hornitzaile komertzialekin lan egiten du, eta haien 6.800 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu

  • EROSKIk lehen sektorearen iraunkortasunean laguntzen du, eta hitzarmenak ditu EAEn nekazaritzako elikagaien arloan diharduten elkarte ugarirekin

EROSKIk 242 milioi euro baino gehiago erabili zituen EAEko hornitzaile komertzialei tokiko produktuak erosteko 2024ko lehen seihilekoan. EROSKIk EAEko 351 hornitzaile komertzialekin lan egiten du, eta haien 6.800 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu. Produktuok toki nabarmenduak dituzte dendetan, batez ere sasoian sasoiko frutek, berdurek eta barazkiek.

Kooperatibaren Zurekin eredu komertzialak sendo egiten du tokiko janarien alde, eta dibertsitate handiko ehun produktiboa bultzatzen du, giltzarri baita sektorearen iraunkortasunerako eta ekonomiarako, kulturarako eta paisaiarako berak diharduen inguruneetan.

Hornitzaile komertzial guztietatik %70 nekazaritzako elikagaien tokiko ekoizleak dira, guztira 247, eta horiei 2.197 produktu erosi zizkien 105 milioi eurotan urteko lehen seihilekoan.

Tokiko produktuen erosketa horietatik, gehien igo direnak EAEko produktuetan dira esne freskoa, %22,6 gehiago aurreko urteko epe berarekin alderatuta, erakusmahaiko gaztak, %13, oilasko ontziratua, %9, eta arrain freskoa, %6.

Kategoria horiek geure markan txertatzeak eta horrekin batera sustapenek eta aurreztearen aldeko apustuak, klima onak eta kontsumo ohituren aldaketek lagundu dute kategoria horien aldeko eboluzioa”, adierazi du EROSKIren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.

Lankidetza hitzarmenak

EROSKIk lankidetza hitzarmen bat du Eusko Jaurlaritzarekin nekazaritzako elikagaien industria indartu eta garatzeko hiru lurraldeetan. Bi erakundeek 2022ko maiatzean sinaturiko bigarren hitzarmena da. Horren bitartez, EROSKIk konpromisoa hartzen du tokiko produktua sustatu eta bultzatzeko, eta gainera martxan jarri du, tokiko ekoizle eragileen kolektiboari lagun egiteko programa: horren helburua da ekoizpen iraunkorragoa lortzea eta produktuen elikagai kalitatea ziurtatzea.

Horretaz gainera, Euskal Gaztak proiektuaren alde ere apustu egiten du, zeinaren helburua baita Eusko Label ziurtagiria duten gazta tradizional autoktonoen aldaerak berreskuratzea. Urteak dira hitzarmena egin zuela Idiazabal jatorri izenarekin, elkarrekin sustatzeko eta garatzeko kalitatea bermatzen duen zigiluaren bitartez ardi latxaren eta Karrantzakoaren esnetik egindako gaztak.

Bestalde, Kantauriko antxoa eta hegaluzea Eusko Labelarekin merkaturatzeko apustua egin du HAZIrekin batera, zeinak iaztik marka propioarekin saltzen baitu EROSKI Natur izeneko produktu freskoetarako.

EROSKIk badihardu beste lankidetza batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoko produktuak bultzatzeko; besteak beste: Bizkaiko Txakolina jatorri izeneko kontseilu erregulatzailearekin, txakolinaren salmenta sustatzeko; Euskal Sagardoa jatorri izenarekin, sagardoaren kalitate ziurtagiria duen eta bakarrik EAEko sagarrarekin eginda dagoen sagardoa saltzeko; eta Arabako Errioxako Upategien Elkartearekin Arabako Errioxako ardoa garatu eta sustatzeko.

 

Tokiko hornitzaileei lagun egiteko programa

EROSKIk 2022tik tresna bat du, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako elikagaien ekoizleen zerbitzuko. Tresna horiekin, ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren alde egiten dutena ebaluatzeko modua izango dute enpresek, ESG irizpideak aintzat hartuta. Proiektu honen bitartez, abiaburuan, sei alderdi ebaluatuko zaizkie nekazaritzako elikagaien 200 bat ekoizleri, eta alderdi horiek nola hobetu ditzaketen zedarrituko da. Helburu nagusiak hauek dira: EROSKIren ingurunean diharduten tokiko ekoizleen enpresak gehiago ezagutzea eta konpromisoa areagotzea; prestakuntza eta babesa ematea etengabe hobetzen joan daitezen, produktuen kalitatea handitzen eta ingurumen eta gizarte arloetan portaera hobetzen laguntzea eta gidatzea, eta hornidura katean gardentasun handiagoa lortzea.

EROSKI EAEn

EROSKIk 349 saltoki ditu EAEn; besteak beste, hipermerkatuak eta supermerkatuak, gasolindegiak, optikak eta Forum Sport etaDooers dendak, baita online supermerkatua ere.

Kooperatibak 8.869 langile ditu autonomia erkidegoan. EROSKI Cluben fidelizazio programak, berriz, 1,2 milioi bezero-bazkide baino gehiago ditu autonomia erkidego honetan.

Compartir en: