Berrikuntza-proiektuak

Itzuli proiektu guztietara

NOWASTE, hondakinak produktu galkorretan murrizteko eta balorizatzeko teknologiak

EROSKI elkarlanean ari da elikakatearen eta euskal industria teknologikoaren beste 13 enpresa eta erakunderekin, NOWaste proiektua bultzatzeko. Proiektu honen helburua da produktu fresko eta galkorren hornikuntza-katean sortutako hondakinak murrizteko eta balorizatzeko teknologia berriak ikertzea eta aplikatzea. Kooperatibak Eusko Jaurlaritzaren babes finantzarioa lortu du HAZITEK 2022 programaren bitartez ekimen honetan parte hartzeko.

Nekazaritzako elikagaien sektoreak hondakinek eragindako berotegi-efektuko gasen emisio globalen % 8 sortzen ditu, eta ingurumen-inpaktua murrizteko erronka handiari egin behar dio aurre. NOWaste-ren esparruan, EROSKIk bi ildo jorratuko ditu elikagaien ekoizpen-prozesu jasangarriagoak garatzeko, Tecnalia Ikerketa Zentroarekin lankidetzan.

NOWaste-k, RIS3 Euskadi Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren eta Industria Adimendunaren Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan, nekazaritzako elikagaien sektorearen jasangarritasun ekonomikorako eta ingurumenekorako funtsezko hornitzaile teknologiko gisa kokatuko du lurraldea, eta haren lehiakortasuna eta esportazio-gaitasuna indartuko ditu.