Prentsa-aretoa

Berri guztietara itzuli

Irailean, espainiako etxeetan %7 igotzen da gastua eskolan hasten direnean

Kontsumo ohiturak 'Eskolan hastean'

  • Eroskik 30 milioi euro bideratuko ditu sustapenetara, familiei eskola hasierako gastuetan laguntzeko.
  • 2026ko otsailetik uztailera, taldeak 208 bat milioi euro aurrezki transferitu dizkie familiei.
  • Iraileko lehen astean, familiek gehiago gastatzen dute eskolako materialean, janarian eta higiene produktuetan.
  • Bezeroek gehiago erreparatzen diete prezioei eta sustapenei, eta erosketak gehiago planifikatzen dituzte.
  • Garai honetan, eskola hasierarekin loturiko materiala dela eta, 34,5 eurora igotzen da gastua batez beste; oro har, 33 euro izaten da.

EROSKIk azterturiko kontsumo datuek erakusten dute igoera esanguratsua izaten dutela Espainiako etxeek gastuetan eskolan hastean. Iraileko lehen astean, bezero fidelen gastua %6,9 igo da 2025eko asteko batezbestekoarekin alderatuta, etxeko 124 euro izanik. Etxe bakoitzak erositako unitate kopurua ere igo da (+%10,2), bai eta supermerkatu bakoitzari eginiko bisita maiztasuna ere (%2,4).

Ikasturte hasieran, eginahal handiagoa egiten dute erosketetan. Aldi horretan, batez beste 34,5 euro gastatu dituzte; oro har, 33 euro izaten da (+%4,5). Horietatik 16,8 euro joaten da eskolako kategorietan, hain zuzen. Horretaz gainera, dendetara egiten diren bisita kopuruak %2,4 igotzen dira. Horrek erakusten du familiek gastua doitu egiten dutela dena aldi bakarrean ez erosteko, eta sustapenak aprobetxatzen dituztela; ondorioz, astean edo hamabostean behin, armairua betetzeko izaten dira egiten dituzten lau bisitetatik hiru.

 

Kontsumo soslaia eta portaera

Familia gazteei egiten zaizkien salmentak igotzen dira gehienbat (+1 puntu), haien ondotik datoz ume koskortuak dituztenei egiten zaizkienak (+0,4 puntu), eta, horren ondorioz, jaitsi egiten da erretiratuei egiten zaizkienen ehunekoa. Kontsumoaren erpina iraileko lehen aste horretan izaten da. Urteko kontsumoarekin konparatuz gero, berriz, etxeek nahiago izaten dute astelehenetan erosi; erosketa maiztasuna handitu egiten da egun horretan, eta kanal batetik bestera ia ez da alderik izaten.

 

Eskolan hastean nabarmentzen diren kanalak eta produktuak

Eroskiren bezeroen datuen arabera, hilabete honetan, bereziki handitzen da hipermerkatuen partaidetza eskolako kategorietan (+4,1 puntu), zeren eta handiagoak izaten baitira erosketaren zama eta eskaintza ikasturte hasierarekin loturiko kategorietan. Hurbileko supermerkatuek eta komenentziazko formatuek ere hazkuntza erritmo onari eusten diote (+1,8 puntu), horietan arinagoa eta hurbilagoa izaten delako erosketa, eta erosketa sarriagoak eta planifikatuagoak egiteko aukera ematen dutelako. Online kanalak ere gorakada bat erregistratzen du (+1,4 puntu); batez ere, gazteen artean, eskolako materialagatik, haurrentzako arropagatik, teknologiagatik eta snacking edo zizka-mizkengatik.

Honatx zein kategoriatan igotzen diren gehienbat salmentak:

  • Eskolako materiala (+%115,5)
  • Haurrentzako arropa (+%22,2)
  • Etxeko apainketa (+%9,2)

“Eskola hasierakotzat” jotzen diren horiek eta beste batzuek (hala nola etxeko apainketa, zainketa pertsonala, snacking edo zizka-mizka eta gosariak) salmenten %38,5 osatzen dute. Dena den, pisurik handiena elikagaien kategoriek hartzen dute oraindik ere: snacking edo zizka-mizkek (%20,8) eta gosaritarakoek (%10,3).

Gainera, haurrentzako arropak, eskolako materialak eta teknologiak giltzarri dira, bisitak erakartzen dituztelako dendara, eta trafikoa ere bai online kanalera. Erosketa horiek lotuta egon ohi dira beste elikadura kategoria batzuen erosketekin (esnekiak, opilak eta frutak), eta horrek indartu egiten du erosketa orokorra eskola hasiera honetan. Beraz, aldi honetan bateratu egiten dira sasoiko kategorien tiradizoa eta elikadurako oinarrizko produktuak, familiaren plangintzan eta aurrekontuan erabakigarri izaten jarraitzen dutenak.

 

Iraileko eskaintzak eta sustapenak

2026ko otsailetik uztailera, EROSKIk 208 bat milioi euro aurrezki transferitu dizkie familiei sustapenetan, eskaintzetan eta beste abantaila batzuetan, hori baita haren apustua, hau da, erosketen saskian aurrezten laguntzea.

Testuinguru horretan, eskolan hastean izaten dute familiek gastu erpinik handienetako bat uda ondotik. Eginahal hori arintzeko, EROSKIk irailean 30 milioi euro bideratuko ditu sustapenetara, deskontuetara eta eskaintza berezietara; aste horietako salmenten %21 da hori. Kategoria giltzarriei dagokienez, sustapenen arloko salmentetan, %75 teknologia izaten da, eta %45etik gora eskolako materiala; garbiketako produktuak, berriz, %37 pasa ere izaten dira.

Honelakoak izan ohi dira familientzako aurrezpen kanpainak: 2×1, 3×2, bigarren unitatea %50era eta %70era, kupoi pertsonalizatuak eta zozketak. Nabarmentzekoa da “kupoizale amorratuak” izaten direla kontsumitzaileen %26,9; dirua aurrezteko joera nabaria izaten dute, eta +8,9 puntu areagotu da joera hori 2025eko urteko batezbestekoarekin alderatuta. Gainera, Eroski Clubi eta Urrezko txartelari esker, abantaila gehigarriak izan ditzakete fidelizatuta dauden bezeroek irailean. Horretaz gainera, eskura dute interesik gabeko finantzaketa Eroskiren txartelarekin, zeinaren erabilera %10 igotzen baita hilabete horretan. Horrela, arinago ekin diezaiokete iraileko aldapari.

 

“Iraila zuretzat ere bada”

EROSKIk iraileko kanpainaren osagarri, ekimen bat jarriko du abian: “Iraila zuretzat ere bada”. Ekimen horrekin, asmoa da laguntzea ez bakarrik eguneroko arduretara itzultzeak dakarren eginahal ekonomikoan, baizik eta baita hurbiltasunetik laguntzea gogorarazten ere aldi hau egokia izan daitekeela ardatza zeuregan jartzeko.

Irailaren 9an eta 10ean, kooperatibak street marketing delako ekintza bat gauzatuko du Bilbon, Donostian eta Gasteizen: EROSKIren saltokietatik hurbil jende ugari ibiltzen den tokietan, egun horretarako diseinaturiko koadernoak banatuko ditu. Indautxun izango da Bilboko ekintza; Amaran Donostiakoa; eta Gasteiz hiribidean Gasteizkoan; irailaren 9an izango da Bilbon (12:00-14:00) eta Donostian (17:00-19:00); eta irailaren 10ean Gasteizen (17:00-19:00).

Koadernoek, egun horietako zereginak antolatzeko ez ezik, balioko dute norberetzat tarte bat gordetzeko hainbeste zerrendaren, betebeharren eta familia antolamenduren artean. Asmoa da gogoraraztea egunerokora itzultzeak balio dezakeela lehen utzitako proiektu, ohitura eta une txikiei berriz heltzeko.

Beatriz Santos EROSKIko zuzendari komertzialak dioenez: “Eskolan hasten direnean, aste gutxian erosketa erabaki esanguratsu asko pilatzen dira familientzat. Gure helburua da balioa duen proposamen batekin lagun egitea, aurrezkia, kalitatea eta beren beharretara egokitzen den eskaintza zabala konbinatuta; horrela, erosketa orekatsua eta eskuragarria eratzen laguntzen diegu. Baina, lagun egiteko, ondoan egon behar da jendea bere eguneroko arduretara itzultzen denean, gogorarazteko, betebehar horien guztien artean, inportantea dela tarte bat hartzea norberetzat ere”.