Prentsa-aretoa

Berri guztietara itzuli

EROSKIk supermerkatu berri bat ireki du Calahorran (Errioxa)

  • Establezimendu berriak elikagai freskoetan espezializatutako gama bat eskaintzen du eta bertako produktuen aldeko apustua egiten du.
  • 901 metro koadroko salmenta-aretoa du, eta 28 langile.
  • EROSKIk 155 hornitzaile ingururekin kolaboratzen du Errioxan, 68 milioi euroko erosketa bolumenarekin, eta eskualdeko 1.100 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu.

EROSKI-k supermerkatu berri bat irekiko du bihar Errioxako General Gallarza kaleko 13. zenbakian. EROSKI/City entseinaren azpian jardungo du establezimenduak, eta 901 metro koadroko salmenta-aretoa izango du.

Irekiera horrek 28 lanpostu sortzea ekarri du. Ia 480 trebakuntza-ordu jaso dituzte langileek, bezeroei irtenbide hobeak eskaintzeko eta dendan lan egiten duten profesionalen taldeen autogestioan sakontzeko.

Aurrezteko egiten duen apustuaren erakusgarri nagusia EROSKI Club da, Bezero Bazkideentzako fidelizazio-programa, oso sustapen erakargarriak eskaintzen dituena, Travel Club programaren abantaila guztiez gain. Errioxan, 94.800 bazkide baino gehiago ditu.

 

Tokiko produktu freskoek protagonismo handia dute

Errioxan irekitzen dugun denda berri hau Errioxako produktu ugariz hornituko da. Erakunde gisa dugun nortasun-ezaugarrietako bat da, baina, horrez gain, oso erakargarria da gure bezeroentzat“dio Alberto Madariaga EROSKIko Supermerkatu eta Prozesuen zuzendariak.

EROSKIk nekazaritzako elikagaien 155 ekoizle txikirekin baino gehiagorekin egiten du lan Errioxan, eta haien produktuek atal guztietan dituzte beren saltokietan gune aipagarriak. EROSKIren merkataritza-politikak ahalik eta gehien sustatzen ditu tokiko ekonomiak, inguruan aberastasuna sortuz eta nekazaritzako elikagaien, ekonomiaren eta gizartearen garapenari lagunduz. Eredu horrek dibertsifikazio handiko ekoizpen-sarea sustatzen du, sektorearen jasangarritasunerako funtsezko elementu gisa.

Bere nortasun-ezaugarrietako bat bezeroari arreta pertsonalizatua ematearen aldeko apustua da, harategian, urdaitegian eta arrandegian erakusmahaiak jarrita.

Produktu dietetiko eta biologikoek ere badute beren lekua supermerkatu berrian, elikadura-joera berri guztiak biltzen dituzten espazioekin. Gainera, atal hau elikadura-intolerantzietarako produktu espezifiko sorta zabal batekin osatzen da (glutena, laktosa, etab.) edo gantz, azukre edo gatz gutxiko elikadurarako egokiak diren produktuak.

 

Eraginkorragoa eta jasangarriagoa

Era berean, ingurumenaren aldetik jasangarriagoa den establezimendua da. Denda-eredu berri honek hobekuntzak dakartza klimatizazioan, hotz industrialaren sorreran eta argiztapenean. Hala, hozgarri eraginkorragoak eta gutxiago kutsatzen dutenak erabiltzea, hotzeko altzariak ixtea edo LED argiztapena erabiltzea dira establezimenduaren ingurumen-inpaktua minimizatzea ahalbidetzen duten berrikuntza aplikatuetako batzuk, eta, gainera, bezeroentzako argi eta tenperatura atseginagoak bultzatzen dituzte. EROSKIren belaunaldi berriko dendak ekoeraginkorragoak dira, eta energia-eraginkortasuneko neurriak ezartzen dituzte, ohiko supermerkatu batekin alderatuta energia-kontsumoa murrizteko.

 

EROSKI Errioxan

Guztira, EROSKIk 155 hornitzaile ingururekin kolaboratzen du Errioxan, 68 milioi euroko erosketa-bolumenarekin, eta eskualdeko 1.100 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu. EROSKIren merkataritza-sareak 21 saltoki ditu Errioxako Erkidegoan: elikagai-dendak, gasolindegiak eta online supermerkatua.

Inaugurazio ekitaldi ofiziala gaur arratsaldean

Supermerkatu berriak azaroaren 27an irekiko ditu ateak, goizeko 9etatik gaueko 21:30ak arte, baina EROSKIko langileek, senideek eta bazkide bezeroek gaur arratsaldeko 18:00etan inauguratuko dute denda. Monica Arcéiz Calahorrako alkateak, Cristina Salinas Errioxako Gobernuko Enpleguko zuzendari nagusiak, Antonio Mazo Calahorrako Udaleko Hirigintzako zinegotziak, Chema Losantos Errioxako Enpresen Federazioko (FER) Marketineko zuzendariak eta beste hainbat eragilek lagunduko diete alberto Madariaga EROSKIko Supermerkatu eta Prozesu zuzendaria eta EROSKIko ordezkariak.