EROSKI-k eta elikagaien bankuen espainiako federazioak “udaberriko bilketa” sustatu dute beste behin
Elkartasunaren aldeko apustu berria

- Asteburu honetan egingo dute elkartasun kanpaina EROSKIren sare komertzialeko hipermerkatuetan, supermerkatuetan eta frankizietan.
- Kontsumitzaileek dohaintza ekonomikoak egin ahalko dituzte ordainlekuetan pasatzean, bai denda fisikoan eta bai online supermerkatuaren bitartez.
- EROSKIk eta bezeroek 2.300 tona elikagai eta higiene produktu baino gehiago bideratu zituzten elkartasun kanpainen bitartez Elikagaien Bankuekin eta beste gizarte erakunde batzuekin batera.
EROSKIk eta Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak beste behin jarri dute abian asteburu honetan “Udaberriko Bilketa” izeneko elkartasun kanpaina. Helburua da dohaintzak biltzea eta dirua osorik bideratzea elikagaiak erosteko eta, haiekin, pertsona eta familia zaurgarriei laguntzeko. Bihar eta etzi egongo da abian ekimena EROSKIren denda sareko hipermerkatuetan, supermerkatuetan eta frankizietan.
Ordainlekuetan dohaintza ekonomikoak egitean datza batez ere kanpaina, bai denda fisikoetan eta bai online supermerkatuaren bitartez. Horretaz gainera, EAEko, Nafarroako eta Balearretako beste saltoki batzuetan ere egingo dute dohaintzan emandako elikagaien eta produktuen bilketa. Ekarpen ekonomikoak Elikagaien Bankuen eskuetan geldituko dira, gehien komeni zaizkien eta behar dituzten produktuak erosteko; horrela, milaka familiaren oinarrizko elikagai premiak estaliko dituzte urte osoan.
Ekimenak, gainera, Elikagaien Bankuetan ari diren boluntarioen laguntza jasoko du: saltoki ugaritan egongo dira bezeroak informatzeko eta sentsibilizatzeko elkartasun kanpaina honen garrantziaren inguruan.
“EROSKIren ustez, elkartasuna da etengabe konpromisoan egotea ingurunearekin eta zailtasunak pasatzen dituztenekin. Gure bezeroei eta Elikagaien Bankuekin egiten den lanari esker, kanpaina honek beste behin erakutsi du nolako gaitasun itzela duen gizarteak elkartasuna erakusteko eta milaka familiak elikagai duinak eskuratzen dituztela bermatzeko”, esan du Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.
Pedro Llorca Llinaresek, berriz, Elikagaien Bankuaren Espainiako Federazioko presidenteak, eskertu egin du “EROSKIk elkartasun ekimen honekin behin eta berriz erakutsi ohi duen konpromisoa eta bezeroen inplikazioa; izan ere, haien ekarpenei esker, zailtasunak izaten ari den jende askoren beharrei erantzuten diete Elikagaien Bankuek”.
EROSKIk eta bezeroek iaz 2.300 tona janari eta higiene produktu baino gehiago eman zituzten dohaintzan Elikagaien Bankuen eta beste gizarte erakunde batzuen ondoan garatutako elkartasun kanpaina ugariei esker. Bederatzi milioi otorduren parekoa, eta 2.500 familia zaugarriri lagundu ahal izan zitzaien horrekin.
Joan deneko 30 urtean Elikagaien Bankuarekin elkarlanean
EROSKI 1996an hasi zen Elikagaien Bankuekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta kontsumitzaileek berek proposatuta: eskatzen zuten elkartasunezko egitasmoak abiatzeko behartsuen eta bazterkeria soziala jasateko arriskuan direnen alde. Horrela sortu ziren elikagaiak biltzeko aurreneko kanpainak EROSKIren dendetan.
Gero, kontsumitze-data gomendatua hurbil zeukaten elikagaiak dohaintzan emateko programa jarri zuen abian kooperatibak; elikagaiok ziurtasun osoz dira jateko modukoak, eta, horren bidez, gaur egun, milaka tona elikagai ematen dizkie gizarte erakundeei urtero.
Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak EROSKIren lana aitortu izan du, eta Urrezko Galburuaren saria eman izan dio; hori da federazioaren saririk handiena, eta sobran geratu diren jangaiak elkartasunez banatzen dituzten elkarteei ematen die.
2025ean 25 milioi euro baino gehiago bideratu zituzten
EROSKIk 25 milioi euro baino gehiago bideratu zituen iaz xede sozialetarako, eta 280.000 lagunek baino gehiagok jaso zuten onura, 332 gizarte erakunde eta erakunde publikoren kolaborazioaren bitartez.
Elikagaien Bankuei egindako dohaintzez gainera, EROSKIk beste gizarte ekimen batzuk daramatza, hala nola Zero Hondakin programa. Horri esker, 65 milioi janari baino gehiago hondatzea saihestu zen iaz. Gizarte erakundeen, Elkartasun Zentimoak programaren, kooperazio kanpaina puntualen eta gizarte laguntzaren bidez kanalizatuta.