Prentsa-aretoa

Berri guztietara itzuli

EROSKIk protokolo bat aktibatu du bere dendak babesleku izan daitezen genero-indarkeriaren eta LGTBI+ kolektiboaren aurkako erasoen aurrean

  • EAEko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako Eroskiren zentroek harrera- eta laguntza-gune bat eskainiko diete laguntza eskatzen duten pertsonei.

EROSKI-k protokolo berri bat jarri du martxan bere dendak babesleku bihurtzeko, genero-indarkeriaren eta LGTBI+ kolektiboaren aurkako erasoen biktima diren pertsonei harrera- eta laguntza-gune bat eskaintzeko. Ekimena Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian ezarriko da, eta hipermerkatuetan, supermerkatuetan, plataforma logistikoetan eta haien bulego nagusietan garatuko da.

Protokolo horren bidez, EROSKIren dendak konfiantzazko eremuak dira, eta, han, arrisku-egoeran sentitzen den edonork ingurune segurua aurkitu dezake, gertuko arreta jaso dezake, eta, bere borondatea errespetatuz, egokiak iruditzen zaizkion baliabide edo zerbitzuetara lagun dezake.

Ekimenak jarduera-protokolo espezifiko bat du langileentzat, eta esku hartzeko jarraibide argiak ezartzen ditu lasaitasunean, entzute enpatikoan, kaltetutako pertsonaren erabakiekiko errespetuan eta biktimaren zein zentroko langileen segurtasunaren erabateko lehentasunean oinarrituta. Dendek ez dituzte larrialdi-zerbitzuak edo segurtasun-indarrak ordezkatzen; aitzitik, babes- eta laguntza-gune gisa jarduten dute.

Marta Carazo EROSKIko Kudeaketa Sozialeko arduradunak hau adierazi du: “eROSKIren dendak milaka pertsonaren eguneroko bizitzaren parte dira, eta auzo eta herrietan daude. Babesgune bihurtzea gure erantzukizun soziala gauzatzeko modu koherentea da, zaurgarritasun-une batean laguntza behar dutenei hurbiltasuna, entzutea eta laguntza eskaintzeko, betiere errespetuan oinarrituta eta haien autonomia urratu gabe”.

EROSKIk berdintasunarekin, bizikidetzarekin eta pertsonekiko errespetuarekin duen konpromiso historikoan kokatzen da ekimena, eta jarduten duen lurraldeetako errealitate sozialetik hurbil dagoen kontsumo-kooperatiba gisa duen zeregina indartzen du.