Marka propioak garrantzia hartu du glutenik gabeko produktuak kontsumitzen dituzten etxeetan, aurrezkia eta konfiantza konbinatzen dituelako

- Glutenik gabeko produktuak erosten dituztenek %70 maizago erosten dute eta bi aldiz gastu handiagoa egiten dute batez beste urtean bezero guztiak kontuan hartuta.
- Horietatik %65ek EROSKIren markako glutenik gabeko produktuak erosten dituzte, eta erdiek inguru era esklusiboan.
- Gaur egun, EROSKIk 656 erreferentzia eskaintzen ditu marka propioan, egokiak direnak glutenik gabeko dietak egiten dituztenentzat: 32 dira “Glutenik Gabe” marka espezifikokoak, eta beste 624 erreferentzia bere markakoak, “glutenik gabe” piktograma dakartenak eta kolektibo horrentzako egokiak direla bermatzen dutenak.
Glutenik gabeko produktuen kategoria gero eta indar handiagoa hartzen ari da etxe askoren erosketetan; izan ere, elikaduraren gainean kontzientzia handiagoa dago (bai eta behar bat ere) glutenik gabeko dietak egin behar dituztenentzako alternatiba espezifikoak eskaintzeko. Testuinguru horretan, EROSKIren azken datuek erakusten dute aurrezkia eta konfiantza bihurtu direla bi faktore determinatzaile beren elikadurara horrelako produktuak inkorporatzen dituztenentzat.
Nahiz eta glutenik gabeko produktu espezifikoak ez diren gastu guztiaren zatitxo bat baino, EROSKIko erosleen %8k erosten dituzte, eta elikadura gastu osoaren %1 inguru dira.
Erosketa soslai hori, gainera, bereziki fidela da. Produktu mota hori erosten dutenek bi aldiz gehiago gastatzen dute urteko batezbestekoaren aldean; %70 maizago erosten dute, eta %15 gehiago gastatzen dute bisita bakoitzean, kooperatibaren bezero guztiak kontuan hartuta.
Umeak dituzten familiek osatzen dute soslai nagusia; familia horietan %12 ere badira; adin handikoetan, berriz, batezbestekotik behera dago kontsumoa.
Datuek, halaber, erakusten dute erosle nukleo jakin batean kontzentratzen dela kontsumoa: gutxi gorabehera glutenik gabeko produktu espezifikoak erosten dituzten etxeen %20k sorrarazten dituzte salmenten %80 kategoria horretan. Etxe horietan, dagoeneko erosketa saski osoaren %3 hartzen du produktu mota horrek.
Aurrezkia, gero eta faktore garrantzitsuagoa
Glutenik gabeko dieta zorrotza bete behar dutenentzat, prezioa da erosteko orduan baldintzatzaile printzipalenetako bat. Alde horretatik, marka propioa bihurtu da kategoria hori eskuratzeko tresnarik garrantzitsuenetakoa.
Gaur egun, glutenik gabeko produktuak erosten ditzutenen %65ek EROSKIren marka propioko erreferentziak erosten dituzte, eta ia erdiek, horiek bakarrik.
Glutenik gabeko produktuen sortari dagokionez, EROSKIren markak %25-30eko diferentziala eskaintzen du prezioan, marka espezialista nagusien aldean. Horrek gainkostua txikitzen lagundu die orain arte gehiago ordaindu behar izaten zutenei.
Kategoria merkeagoa izan dadin eginiko apustua
Gaur egun, EROSKIk 656 erreferentzia eskaintzen ditu marka propioan glutenik gabeko dietak egin behar dituztenentzat. Horietatik 32 “Glutenik Gabe” gama espezifikokoak dira, eta marka propioko 624 erreferentziak “glutenik gabe” piktograma dakarte, bermatzen baitute egokiak direla horrelako elikadura eraman behar dutenentzat.
Alde horretatik, kooperatibak denbora luzean egin du apustu glutenik gabeko dieta egin behar dutenentzako eskaintza zabaltzeko eta egokitzeko. Azken urteetan, pixkanaka indartu du kategoria hori, sorta zabalduz, eskuragarritasuna hobetuz eta erreferentzia berriak sartuz, eta, horri esker, zeliakoen premiei erantzun die kalitateari uko egin gabe eta saskiaren kostua behar baino gehiago handitu gabe.
“Glutenik gabeko dieta egin beharrean direnentzat, elikadura hautu bat ezik, behar bat da. Gure konpromisoa da gero eta produktu gama zabalagoa eskaintzea, kalitatea, elikadura segurtasuna eta prezio lehiakorra konbinatuz. Horrela, edonork erosi ahalko du konfiantzaz, hautu askatasunez eta kostua beste traba bat izan gabe. Gure eskaintzak berekin konbinatzen ditu Glutenik Gabeko produktuen gama espezifiko bat eta ‘glutenik gabe’ piktogramarekin identifikatutako ehunka erreferentzia marka propioan. Horri esker, ia edozein kontsumo unetarako soluzioak eskaini ahal ditugu”, esan du Beatriz Santosek, EROSKIren zuzendari komertzialak.
Glutenik gabeko gama espezifiko bat garatzeko, eginahal handia egin beharra dago osagaiak aukeratzen, prozesuak kontrolatzen, trazabilitatea zaintzen eta elikagai segurtasuna bermatzen, ziurtatzeko produktuek betetzen dituztela kolektibo horrek behar dituen estandarrak.
Sortatik harago doan konpromisoa
EROSKIren apustua osatzeko kolaborazio estua garatu dugu zeliakoen elkarteekin. 2025ean, kooperatibak berritu egin zituen lehendik zituen hitzarmenak EAEko, Errioxako, Kataluniako, Nafarroako eta Balear uharteetako elkarteekin, eta hitzarmen berriak izenpetu Galiziako, Asturiasko eta Gaztela eta Leongo elkarteekin.
Hitzarmen horiei esker, abantailak eskuratu zituzten bazkidetuta dauden 2.817 lagunek: %20ko deskontua glutenik gabeko 300 pasa erreferentzia espezifikotan. Horrekin, EROSKIren asmoa da glutenik gabeko dieta eramateko egin behar izaten den eginahal ekonomikoa arintzea.
Kategoria garatzeko, EROSKIk luzera begirako konpromisoa hartu behar izan du elikadura inklusiboaren eta eskuragarriaren alde. Kalitatezko alternatibak eskaintzea, zeliakoen elkarteekin kolaboratzea eta glutenik gabeko dieta egin beharrak dakarren eginahal ekonomikoa arintzea da modu bat bere xedea betetzeko, hau da, eskuragarri jartzea kontsumitzaile guztien beharretara egokitutako elikadura segurua.