Prentsa-aretoa

Berri guztietara itzuli

EROSKI-k frankizia erako beste supermerkatu bat ireki du Gasteizen

  • EROSKI/City berriak bete-beteko janari zerbitzua eskaintzen du fabrikatzaileen markako produktuekin, kalitatezko marka propioarekin eta 4.000 produktu erreferentzia baino gehiagorekin
  • EROSKIk jarraitzen du frankizia eredua bultzatzen, eta, dagoeneko, frankizia erako 600 saltoki baino gehiago ditu Espainia osoan.

.EROSKIk supermerkatua inauguratu du Caballo de Pica kaleko 6.ean, Gasteizko udalerrian. EROSKI/City izenekoa da saltokia, eta, bezeroarenganako arreta pertsonalagoa eman ez ezik, apustu indartsua egingo du tokian tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde 4.000 erreferentzia baino gehiagorekin; horretaz gainera, elikagai osasungarriak sustatuko ditu, eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko ditu eguneroko erosketetan. Saltokiak lau langile izango ditu.

Supermerkatuak produktu sorta zabala eskainiko du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 127 metro koadroko salmenta aretoa edukiko du. Horretaz gainera, elikagai freskoen eskaintza zabala eskainiko du; bereziki, sasoian sasoiko eta tokian tokiko frutena eta barazkiena, eta garrantzia hartuko dute erreferentzia osasungarriek, produktu ekologikoen sorta zabala izango baitu. Era berean, saltokiak ogi eta opil egin berriak izango ditu, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.

Hilero-hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena: bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere. 128.500 kontsumitzaile baino gehiago dira kooperatibako bezero bazkideak, eta EROSKI Cluben abantailak ikusten ari dira dagoeneko Araban.

 

46 frankizia inauguratu ditu 2025ean

EROSKIk 46 frankizia inauguratu zituen 2025ean; horretarako, 9 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen, eta 276 lanpostu sorrarazi. Hedapen horrekin batera, denda sare propioa eraldatzen dihardu, eta Zurekin eredu komertziala indartzen, hori baita EROSKI saltokien ezaugarri.

EROSKIk jarraitzen du frankizia eredua bultzatzen, eta, dagoeneko, frankizia erako 600 saltoki baino gehiago ditu Espainia osoan. 2026ko ekitaldian, konpainiaren asmoa da beste 50 frankizia baino gehiago irekitzea, eta bere sarea hedatzen jarraitzea, ikuspegi estrategikoa lurralde hauetan jarrita datozen urteetara begira: Katalunia, EAE, Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Balearrak, Galizia eta Levante, hazkuntza iraunkor eta hurbilekoaren estrategiarekin lerrokatuta.

 

Sariketa ospetsuetan saritua

2025-2026ko Urteko Merkataritza sarietan, frankiziarik onenaren saria jaso zuen EROSKIk, Supermerkatu Frankizien kategorian. Kontsumitzaileen sariketa hori Espainiako handiena da, eta retail-aren sektoreko merkatu azterketarik handienetako bat. Kontsumitzaileek hautatzen dituzte sarituak.

“Ibilbiderik Onena duen frankizia” saria ere jaso zuen EROSKIk 2024an, Gasteizko FrankiNorte aretoan, Espainiako Frankiziatzaileen Elkartearen eskutik.

Era berean, EROSKIren frankizietako bati Urteko Frankiziarik Onena zela aitortu zioten, elikagaien kategorian, hori ere AEFk emanda. Sari horrek egunerokoan egiten duen lana nabarmentzen du, bai eta EROSKIk frankizia ulertzeko erabiltzen dituen balioak nola pertsonifikatzen dituen ere, frankiziatuen etengabeko prestakuntzan eta aholkularitzan egindako ahalegina islatzen duelarik. Balio bereizle horiek arrakastaz hedatzen dira sare osora, EROSKIk frankizientzako duen marketin plan sendo batez babesturik.

 

Lankidetza hitzarmenak

Kooperatibak lehengo lankidetza hitzarmenari eusten dio Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE) enpresari gazteen eta autonomoen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko. Ekintzailetzarekin duen konpromisoa indartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.

Era berean, EROSKIk lankidetza hitzarmen bat du Enpresari Emakume Iberoamerikarren Elkartearekin, ekintzailetza eta autoenplegua eskuratzen laguntzeko: frankizia ereduaren bitartez, enpresei lagun egiten die, eta elkarrekin proiektuak garatzen dituzte.