Zenbait kategoriatan sail handiagoak sartzeak nola eragiten duen aztertuta, emaitza baikorra izan da, eta erabaki dugu pixkanaka are gehiago handitzea produktu sortak gure saltokietan.

“Batez beste %15 igo dugu sorta, eta, hortaz, 800 erreferentzia gehiago sartu ditugu”.

Oraingoz, elikadura lehorrean igo dugu, gehienbat, produktu saila, eta ia kategoria guztietara zabaldu dugu. Salbuespena dira dozena bat inguru, haien altzari tipologiagatik ezinezkoa delako. Iparraldeko eta Balearretako berrogeita hamar bat saltokitan ezarri dugu dagoeneko. Gure asmoa da 2020 amaitzerako 120 dendetara hedatzea produktu sailen igoera hori.

Batez beste %15 igo dugu sorta, eta, hortaz, 800 erreferentzia gehiago sartu ditugu. Dena den, hamasei kategoriatan %30etik gora ere igo dira sailak.

Funtsean, apal gehigarri bat jartzen dugu elikagai hotzen moduluan, apalategiarekin lerrokatuta. Apaletako produktu sailak zabalduta ezarpen irizpideak tenkatzen direnez, kasu batzuetan ezin dira produktuen kutxako unitate guztiak apaletan jarri, eta, hortaz, azken apal gehigarri horretan jartzen dira.

Horren arabera, gure supermerkatu sarean sorta askotarikoaren presentzia handiagoa nabarmentzen da gune horietan, eta, ondorioz,  tamaina txikiagoko dendetan estaldura handiagoa emateko gaitasuna igotzen da. Era berean, nabarmentzekoa da salmentak igotzen direla sailak igotzen diren kategorietan.