EROSKI-k frankizia erako beste supermerkatu bat ireki du Etxarri Aranatzen

Frankizia erako denda berriak elikagai zerbitzu osoa emango die kontsumitzaileei fabrikatzaileen markekin, kalitatezko marka propioarekin eta freskoetan duen lidergoarekin
EROSKIk aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. 307 inaugurazio baino gehiago egin ditu joan deneko bost urtean, eta 628 supermerkatu frankiziatu dituela bukatuko du urtea
EROSKIk frankizia erako beste supermerkatu bat inauguratu du Etxarri Aranazko Ikastola kalean, Nafarroan. EROSKI/City izenekoa da saltokia, eta, bezeroarenganako arreta pertsonalagoa eman ez ezik, tokian tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde apustu indartsua egingo du; horretaz gainera, elikagai osasungarriak sustatuko ditu, eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko ditu eguneroko erosketetan. Saltokiak bost langile izango ditu.
Supermerkatuak produktu sorta zabala eskainiko du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 190 metro koadro ditu. Horretaz gainera, elikagai freskoen eskaintza zabala du; bereziki, sasoian sasoiko eta tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute, produktu ekologikoen sorta zabalagoa izango baita. Saltokiak, era berean, ogi eta opil egin berriak izango ditu, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.
Hilero-hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere. 310.500 kontsumitzaile inguru dira kooperatibako bezero-bazkideak Nafarroan, eta EROSKI Cluben abantailak ikusten ari dira dagoeneko.
EROSKIk aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. Gauzak horrela, 307 inaugurazio baino gehiago egin ditu joan deneko bost urtean, eta urtea 628 supermerkatu frankiziatu baino gehiagorekin bukatu du. Hala, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Katalunia, EAE, Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante.
Sariketa ospetsuetan saritua
Orain berriki, Frankiziarik Onenaren saria jaso du Supermerkatu Frankizien kategorian 2024-2025eko Urteko Merkataritza sarietan. Kontsumitzaileen sariketa hori Espainiako handiena da, eta retail-aren sektoreko merkatu azterketarik handienetako bat. Kontsumitzaileek hautatzen dituzte sarituak.
EROSKIk “Ibilbiderik Onena duen frankizia” saria ere jaso du aurten Gasteizko FrankiNorte aretoan, Espainiako Frankiziatzaileen Elkartearen eskutik.
Era berean, EROSKIk 2023an Frankiziatzaile Onenaren Saria jaso zuen elikaduraren kategorian, Espainiako Frankiziatzaileen Elkarteak emanik. Sari horrek balioan jartzen du frankizia hartzaileek jasotzen duten babesa eta aholkularitza. EROSKIk frankiziei ematen dien balio bereizle horiek sarearen bidez eta marketin plan sendo batez lortu ditu, baita, azken buruan, frankizia sarearen kudeaketa bikainari esker ere.
Lankidetza hitzarmenak
Kooperatibak lehengo lankidetza hitzarmenari eusten dio Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE), enpresari gazteen eta autonomoen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko. Ekintzailetzarekin duen konpromisoa indartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.
Compartir en: