EROSKI-k frankizia erako beste supermerkatu bat inauguratu du Gipuzkoan, Zestoako herrian

EROSKI/City berriak bete-beteko janari zerbitzua eskaintzen du fabrikatzaileen markako produktuekin, kalitatezko marka propioarekin eta freskoetan lidergoa duelarik
EROSKIk aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. Gauzak horrela, 300 inaugurazio baino gehiago egin ditu joan deneko bost urtean
EROSKIk frankizia erako beste supermerkatu bat inauguratu du Zestoan, Gurutzeaga kaleko 3.ean. EROSKI/City izenekoa da saltokia, eta, bezeroarenganako arreta pertsonalagoa eman ez ezik, tokian tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde apustu indartsua egingo du; horretaz gainera, elikagai osasungarriak sustatuko ditu, eta dirua aurrezteko modu berriak eskainiko ditu eguneroko erosketetan.
Supermerkatuak produktu sorta zabala eskainiko du, ekoizle liderren markakoa, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 190 metro koadro ditu. Horretaz gainera, elikagai freskoen eskaintza zabala edukiko du; bereziki, sasoian sasoiko eta tokian tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute, produktu ekologikoen sorta zabala izango baita. Era berean, saltokiak ogi eta opil egin berriak izango ditu, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko.
Hilero-hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, EROSKI Cluba da erakusgarririk behinena. Bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere.
EROSKIk aurreko urteetako frankizien irekiera erritmoari eutsi dio. Gauzak horrela, 300 inaugurazio baino gehiago egin ditu joan deneko bost urtean. Hala, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Katalunia, EAE, Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Balear Uharteak, Galizia eta Levante.
Sariketa ospetsuetan saritua
Orain berriki, EROSKIk frankiziarik onenaren saria jaso du Supermerkatu Frankizien kategorian 2024-2025eko Urteko Merkataritza sarietan. Kontsumitzaileen sariketa hori Espainiako handiena da, eta retail-aren sektoreko merkatu azterketarik handienetako bat. Kontsumitzaileek hautatzen dituzte sarituak.
EROSKIk “Ibilbiderik Onena duen frankizia” saria ere jaso du aurten Gasteizko FrankiNorte aretoan, Espainiako Frankiziatzaileen Elkartearen eskutik.
Era berean, EROSKIren frankiziatuetako bat ‘Urteko Frankiziaturik Onena’ izendatu zuen AEFk elikaduraren kategorian. Sari honek bere eguneroko lana eta EROSKIk frankizia ulertzeko erabiltzen dituen balioak nola pertsonifikatzen dituen nabarmentzen du, frankiziatuen etengabeko prestakuntzan eta aholkularitzan egindako ahalegina islatuz. Balio bereizgarri horiek arrakastaz lekualdatzen dira sare osora, EROSKIren frankizietarako marketin-plan sendo batek babestuta.
Lankidetza hitzarmenak
Kooperatibak lehengo lankidetza hitzarmenari eusten dio Enpresaburu Gazteen Elkarteen Espainiako Konfederazioarekin (CEAJE), enpresari gazteen eta autonomoen ekintzailetza lagundu eta sustatzeko. Ekintzailetzarekin duen konpromisoa indartu ez ezik, EROSKIk autonomia erkidegoetako ekonomia garatzen lagundu nahi du.
Compartir en: