• Dendako entzuketa sistema batetik sortu zen ekimena, zeinaren bitartez Aurrera Markelekin elkarteak orga egokitu bat eskatu baitzuen dibertsitate funtzionala dutenei erosketak errazteko

  • Oraingoz, hipermerkatu sarearen ia heren batean daude jarrita

Salmenta puntuetan oztopoak gutxitu eta inklusioa sustatzeko, EROSKIk egokituriko erosketa orgak txertatu ditu bere hipermerkatuetan, eguneroko jarduerak normaltasunez egiterik ez dituztenentzat, hala nola erosketak.

Haurrek (4 urtetik gorakoek) nahiz helduek erabiltzeko moduko orgak dira, eta 110 kilotik gora garraiatzeko gaitasuna dute. Ekipamenduak modua ematen du desgaitasun motoreak dituztenak garraiatzeko eta aldi berean erosketa egiteko, produktuak ekipamendura berera gehituta.

Oraingoz, EROSKIk bere hipermerkatuen ia heren batean txertatu ditu unitateok. Asmoa da orga eredu hori sare osora zabaltzen joatea.

Bezeroei dendan entzuteko zerbitzua

Aurrera Markelekin elkartearen eskariz sortua da ekimena. Garbera hipermerkatuko entzuketa zerbitzuaren bitartez, helarazi zuten orga egokitu baten beharra zegoela familiako kideren bat dibertsitate funtzionalarekin dutenek erosketa segurtasunez eta erosotasunez egiteko modua izan zezaten.

 

“Beharra planteatu zigutenean, EROSKIn soluzio bideragarri bat bilatzeko prozesua abiatu genuen. Ekipo egokiak aurkitu genituenean, Garberako hipermerkatuan jartzea erabaki genuen, eta zerbitzua beste denda batzuetara zabaltzea. Horrela, behar bereziak dituztenek aurkitzen dituzten oztopoak kentzea da asmoa. Egunero dihardugu dibertsitatea dutenentzako arreta hobetzen, eta gure eginahaltxoa egiten, gizartea inklusiboa izatea lortzeko. Izan ere, kooperatiba garen aldetik, gure balioen parte da hori”, azaldu du EROSKIren Garapen zuzendariak, Javier Españak.

“Elkartea lanean jardun da EROSKIren ondoan soluziorik onena bilatzeko. Oso eskertuak gaude. Dena izan da borondate ona, gogoa eta gauzak ongi egin nahia. Orain, erosoago eta seguruago egin dezaket erosketa nire seme Markelekin, eta, guk bezala, erosketarenaren moduko eguneroko oztopo ugariei aurre egin beharrean izaten diren beste familia batzuek”, esan du Maria Lesacak, Aurrera Markelekin elkarteko kideak.

Compartir en: