Gobernu korporatiboa

Gobernu korporatiboa

EROSKIn gobernu korporatiboaren jardunbide egokiak gure nortasun kooperatiboaren parte dira. Jardunbide horiek enpresaren garapen iraunkorra eta gizartearekiko dugun konpromisoa segurtatzen dituzte kudeaketa zuzena eta gardena bermatuz. Bi baldintza horiei esker EROSKI Taldea gizarteak edozein enpresari edo merkataritza-harremanari eskatzen dion betebeharrekiko elkarte aurreratua izatea bermatzen dute. Horrela, gure gobernu-eredua EROSKI Taldearen bi erabakitze-arlo nagusien bereizketan egituratzen da: Kontseilu Errektorea eta Zuzendaritza Kontseilua. Beren egitura eta kudeaketa eraginkorra bermatzeko, bi organoen eta haien batzordeen arteko koordinazio-oinarri sendoak ditugu.

Kontseilu Errektorea kooperatibaren administrazio kontseilua da, baita kooperatibaren gobernu-, ordezkaritza- eta kudeaketa-organoa da. Gaur egun, hamabi errektorek osatzen dute: sei bazkide kontsumitzaileen ordezkari eta sei bazkide langileen ordezkari. Bere funtzioen artean hauek daude: bazkideen onarpena eta baja, kooperatibaren kudeaketa-planaren gainbegiratzea eta Batzar Nagusiari bere onespena behar duten akordioak (adibidez, urteko kontuak edo kooperatibaren politika orokorra edo arauak aldatzea) proposatzea.

Izan ere, Batzar Nagusia indarrean dagoen legediak eta gizarte estatutuek esleitzen dion gaietan borondate soziala adierazten duen organoa da. Gaur egun, ordezkaritza parekidea duten bostehun ordezkarik osatzen dute. Prestatze-juntak deritzonak garrantzi handia hartu dute. Junta hauek Batzar Nagusia baino lehen egiten dira bazkide langileek eta kontsumitzaileek batzarrean duten parte-hartze kanalak hobetzeko helburuarekin.

Gizarte-Kontseilua eta Kontseilu Kontsumerista gobernu korporatiboaren parte dira ere. Lehenengoa bazkide langileen ordezkaritza zuzeneko organoa da, Kontseilu Errektoreari aholku emateko funtzioa duena. Era berean, Komisio Ordezkariak Gizarte Kontseiluaren eta lan zentroetan bazkideen informazio organoak dira. Bigarrena, Kontseilu Kontsumerista, Kontsumitzaileen Batzorde Lokalen ordezkariek osatzen dute eta Kontseilu Errektoreari aholkua ematen dio kontsumoarekin lotura duten arloetan. Bere aldetik, Baliabideen Batzordeak bazkideek aurkezten dituzten errekurtsoak tramitatzeko funtzioa dauka eta Zaintza Batzorde bat du, barne auditoretzak egiten dituena eta hauteskunde-prozesuetan ikuskaritza- eta kontrol-organoa.

Egitura honi esker, gure kudeaketa aitzindaria da alderdi askotan. Aldi berean, EROSKI Munduko Itunaren parte da. Ituna Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako ekimena da erakundeetan iraunkortasuna eta gizarte-erantzukizun korporatiboa sustatzeko. Horretarako, elkarte kooperatiboaren edozein esparruan jokabide arau guztiak finkatzen dituen eta inguruarekiko harremanak hobetzen dituen kode etiko bat dauka. Era berean, zuzendaritza organoetan parekotasuna errealitate bat da, komunikazio kanalek informazio beharrei zorrotz erantzuten diete eta sei hileko eta urteko kontuak, baita finantza aldetik garrantzitsua den edozer, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari modu egokian jakinarazten zaio, eroski.es webgunean argitaratzeaz gain.

Horregatik, gure jarduera korporatibo guztiak ez dira paperean geratzen diren konpromisoak soilik, gure kooperatiba kulturaren parte dira eta, hori dela eta, EROSKIn negozioak ulertzeko era ezberdin batengatik egiten dugu apustua, gizarteari ematen duena itzultzen dion eredua eta guztiok hazten jarrai dezagun baliabideak ematen dituena: langileak, bazkideak, enpresa hornitzaileak eta kontsumitzaileak.