Orain berriki, AECOCek Benchmarking Supply Chain-Kontsumo Handia 2019 azterketaren emaitzak argitaratu ditu, non fabrikatzaileek eta banatzaileek elkarrekin ebaluatzen baitugu hornidura katearekin zerikusia duten jardueren efizientzia maila.

Azterketaren helburua da kontsumo handiko fabrikatzaileen zerbitzu maila ezagutzea eskari-ordenaren kudeaketa prozesuan. Urtero egiten dute azterketa, eta soilik supply chain delakoari loturik diren jarduerak aztertzen ditu zertan hobetu daitekeen detektatzeko. Honako alor hauen balorazioa analizatzen da: plataformetara eramandakoan izandako zerbitzu maila, fabrikatzailearen Bezeroari Erantzuteko Guneko prozesuen efizientzia, kudeaketa administratiboa, eta efizientzia hobetzeko tresna estandarren erabilera eta planifikazio eta kolaborazio prozedurak.

“Ebaluaturiko bloke guztietan efizientzia maila handia lortu dugu, batezbestekoarena baino handiagoa. Hiru arlotan balorazio bikaina jaso dugu: Lankidetza, Informazio Trukerako Sistemak eta Plangintza”.

Oraingo honetan, kontsumo handiko 22 banatzailek eta 33 fabrikatzailek parte hartu dugu. Fabrikatzaileen balorazioa aintzat hartuta, EROSKI laugarrena da banaketa kateko efizientziaren arloan. Ebaluaturiko bloke guztietan efizientzia maila handia lortu dugu, batezbestekoarena baino handiagoa. Hiru arlotan balorazio bikaina jaso dugu: Lankidetza, Informazio Trukerako Sistemak eta Plangintza; hurrenez hurren, lehen postua, bigarrena eta hirugarrena.

Logistikaren arloan egiten ari garen lanaren aitortza garrantzitsua dira emaitzok; horregatik, oso inportantea da lankidetzan jarduteko eta efizientzia lortzeko prestasuna izatea, guztiak ere etorkizunean indartu beharko ditugun arloan. Azterketa honen balorazio ona egiten dugu, zeren eta, horri esker, badakigu non gauden gainerako banatzaileen aldean, eta gure hornidura kateko indarguneak eta ahulguneak identifika ditzakegu fabrikatzaileen ikuspegitik. Azken batean, tresna honek laguntzen digu ekintza planak identifikatzen jakiteko nola hobetu gure prozesuak efizientziaren aldetik.