Elikadura osasungarri, jasangarri eta arduratsuagoa sustatzea da gaur egun EROSKIren nortasun ezaugarririk agerikoenetako bat. Kontsumo kooperatiba gisa, gure izaeran dago misio hori, eta gure jardueraren egunerokoari itsatsita doa gaur egun ditugun 20tik gora jarduera lerroetan.

Konpromiso hori dela eta, pozik gaude 2019a nola joan den, izan ere, osasunaren eta jasangarritasunaren alde egin dugun apustu sendoa alderdi askotatik aitortua izan baita, haren izaera berritzaile, konprometitu eta kooperatzaileagatik.

Hala, azaroaren erdialdera, Enpresa Ekimenaren NAOS Estrategia Saria jaso genuen Maria Luisa Carcedoren eskutik, Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko jarduneko ministroa bera. Zehazki EKILIBRIA programagatik eman zigun epaimahaikoak saria: herritarrei elikadura ohitura osasungarriak hartzeko erraztasunak emateagatik. Sari horiek NAOS Estrategiaren parte dira, eta Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko Ministerioak bultzatzen ditu Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren bitartez. Asmoa da gizentasunari eta bestelako gaitz kronikoei aurrea hartzen laguntzen duten ekimenak bultzatzea, elikadura osasungarriarekin eta jarduera fisiko erregularrarekin. Espainian programa aitzindaria da EKILIBRIA , eta informazioaren teknologia berriak erabiltzen ditu nutrizio arloko diagnostiko pertsonalizatua eskaintzeko EROSKIren bazkide-bezeroen erosketa ohituretatik abiatuz.

Enpresa Ekimenaren NAOS Estrategia Saria jaso genuen, herritarrei erraztasunak eman dizkiegulako elikadura ohitura osasungarriak hartzeko gure EKILIBRIA programaren bitartez”.

Hil horren amaieran, beste sari bat jaso genuen, BTEM 2019 Saria, merkatuen berrikuntzaren sailean, zergatik eta gure negozio eredua aurrendaria izateagatik osasunean, jasangarritasunean eta tokiko produktuetan, eta bide horretan jarraitzeagatik AZTI zentro teknologikoak eta Euskadiko Elikaduraren Clusterrak banatu zituzten Elikadura Berrikuntzaren BTEM sariak; eta sarien helburua da elikaduraren sektorea balioan jartzea eta enpresa arloan jardunbide onak sustatzea. Sariarekin EROSKIk gizarteari laguntzeko duen konpromisoa saritu dute, izan ere, elikadura orekatu batean oinarritzen den bizimodua sustatzen baitu; orobat saritu dute elikaduraren kateko beste enpresa batzuekin jarduteko duen gaitasuna eta on line erosketen kanala garatzeko egin duen apustua. Hain zuzen ere, on line kanala dela eta, on line supermerkaturik onena ginela iritzi zioten kontsumitzaileek urrian. Epaimahaikoak EROSKIren zenbait ekintza nabarmendu zituen; ekintza horiek ardatzean jartzen dute kontsumitzailea produktu osasungarriak hautatzeko orduan. Hor dago, halaber, Nutri-Score nutrizio arloko etiketa marka propioko produktuetan jartzearena, eta Ekilibria tresna digitala bera, ahoratzen diren elikagaien talde askotarikoak hobetzeko eta egokitzeko sortua. Nabarmentzekoa da, baita ere, produktu osasungarrien alde egin dugun apustua, aurrendariak izan baikara landare gantz partzialki hidrogenatuak kentzen (trans gantzen iturri direlako) eta azukre, gantz eta gatz kopuruak gutxitzen gure markako produktuetatik. Saria lortzeko orduan, garrantzitsua izan da, halaber, bi milioi eta erdi ikasleri baino gehiagori emandako formakuntza 2012an hasi ginenetik Elikadura eta ohitura osasungarriei buruzko Heziketa Programaren bidez.

BTEM 2019 saria jaso genuen, merkatuen berrikuntzaren sailean, gure negozio eredua aurrendaria izateagatik osasunean, jasangarritasunean eta tokiko produktuetan, eta bide horri eusteagatik”.

Urte amaieran, berriz, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren gonbidapena jaso genuen Klimaren gaineko COP25 goi bileran parte hartzeko, eta gure ikuspegia eman genuen azalduz prozesu industrialek garapen jasangarriaren alde egin behar dutela. Gure Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak mahai inguru batean parte hartu zuen enpresaren munduko sektore askotariko beste ordezkari batzuekin, eta bertan erakutsi genuen nola ari garen jasangarritasunaren eredua aplikatzen EROSKIren ekoizpen prozesuetan, eta nola ari garen hori txertatzen gure estrategian.