2019a bukatu zaigu, urte berezia guretzat, berrogeita hamar urte bete baititugu jardunean. Urte horietan guztietan, giltzarrizkoa izan da EROSKI osatzen duzuenon lankidetza.

Ekitaldi instituzionaletan, gauden erkidegoetako erakundeen, ekonomiaren eta gizartearen babesa sumatu dugu, eta urte guztian, 50. urteurreneko ospakizunez blaitua egon da gure jarduera komertziala. Nabarmentzeko moduko dinamikak izan dira gure kanpaina bereziak eta monografikoak, hornitzaileekin batera landuak. Errotazio handikoak diren gure markako produktuen edizio bereziak ere 50. urteurrenaren mezua eraman du milaka etxetara. EROSKI Clubek jarduera eta dinamismo bereziak izan ditu 2019an eta milaka zozketa, gure zilarrezko ezteiak ospatzeko. Horretaz gainera, gure udako fidelizazio kanpainan, gure egoitza guztiak jantzi ziren urtebetetzeetako apaingarriekin, eta milaka sari banatu genituen.

“Harreman, sozialak, komertzialak eta kulturalak estutu ahal izan ditugu. Eta eskertu nahi ditugu zuen inplikazioa eta lankidetza”.

Hori dela eta, 50. urteurrena ospatzeko ekitaldietan, gure hornitzaile zareten horiekin lankidetzan jardunda, feria gastronomikoak antolatzen aritu gara tokiko produktuak kontsumitzaileen eskura jartzeko, balioa emateko eta kontsumoa sustatzeko. Hamar mila lagunek parte hartu dute jardunaldi horietan, eta gu saiatu gara tokiko produktu bakoitzak tradizio bat duela erakusten, aparteko lehengaiak eta egiteko era eta toki bereziak. Hori guztia tokiko produktuak erakutsiz eta dastatzera emanez, tailer gastronomikoak eginez, elikadura osasungarriaren gainean haurrentzako tailerrak antolatuz, sukaldari profesionalen eskolak emanez eta, are, zozketak eta lehiaketak eginez. Azken batean, gizarteko harremanak eta harreman komertzial eta kulturalak estutzeko balio izan dute jarduera horiek.

Amaiera eman diegu elkarrekin ospatu ditugun ekitaldi ugariei, eta eskertu nahi ditugu zuen inplikazioa eta lankidetza. Urtebetetze kandelak itzali ditugu, etorkizunari arduraz eta baikor begiratuta, beste hainbeste urte elkarrekin egin ditzagun.